Helburuak: - Ezgaituak izanik, haien eskubideen ardura har lezaketen famili edo erakunde mailako loturarik ez duten gizon-emakumeak babestea.
- Menpekotasunak dituzten pertsonei eta hauen senitartekoei erabateko arreta.
Tutela zerbitzuak:
- Balorazio integrala.
- Ezgaitze-aitorpenaren tramitazioa sustapen horren premia duten pertsonen kasuan.
- Beren eskubideak zaintzeko arreta har lezaketen famili edota erakunde mailako loturarik gabeko pertsona ezgaituen babes judiziala, kuratela eta tutela aurrera eramatea.
- Familiei aholkatu ezgaituak diren senitartekoen tutela tramitatzerakoan eta gauzatzerakoan.
- Profesionalei informazioa eta orientazioa.
- Lege-jarraipena.
Tutela gauzatzea: - Tutelatua ordezkatzea ezgaitua den orotan.
- Pertsonaren zainketa eta babesa eta honen ondasunen administrazioa.
- Bizi-kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren gizarte -eta osasun- zerbitzu publiko zein pribatu ororen kudeaketa.
- Laguntza familiarra eta jarraipen pertsonala.
Tutela-Zerbitzua, gai aipagarrienak:
Ezgaitze zibila
Zergatiak (ondorengo guztiak behar dute):
- Gaixotasun edo urritasun fisiko edota psikikoa.
- Iraunkorra.
- Pertsonari bere kabuz berataz arduratzea eragotzi.
Nola:
Auzitegiaren sententzia bidez emana behar du, ezgaitzeko arrazoirik badela frogatzen duen prozedura baten ondoren. Honakoak zehazten ditu:
- Ezgaitasunaren hedadura eta mugak.
- Babes erregimena: tutela, kuratela...
- Babesa egingo duen pertsona.
|itzuli|
Babes judiziala:
Helburua:
Adingabeen edo ezgaituen interesak errepresentatu eta babestea
Nola:
Epai bidezko izendapenez, adingabe edo ezgaituen eta haien tutore, kuradore eta abarren interesen arteko gatazkak sorteen direnetan.
Gauzatzea:
- Epaitegiaren kontrolpean, beti adingabea edo ezgaituaren onura irizpide nagusitzat hartuz.
- Adigabea edo ezgaituaren interesen defentsa, hauek bere legezko ordezkari edo kuradorearen interesekin gatazkan daudenetan.
|itzuli|
Tutela:
Helburua:
Adinabea edo ezgaituaren pertsona zein ondarearen babesa.
Nola:
Epai bidezko izendapenez.
Gauzatzea:
- Epaitegiaren kontrolpean, beti adingabea edo ezgaituaren onura irizpide nagusitzat hartuz.
- Pertsona tutelatuaren zainketa.
- Bere ondarearen administrazioa.
- Errepresentazioa.
|itzuli|
Kuratela:
Helburua:
Adinabea edo ezgaituaren pertsona zein ondarearen babesa.
Nola:
Epai bidezko izendapenez.
Gauzatzea:
- Epaitegiaren kontrolpean, beti adingabea edo ezgaituaren onura irizpide nagusitzat hartuz.
- Ezinduak bere kabuz egin ezin dituen ekintzatan asistentzia.
|itzuli|
Egitezko zaintzailea:
Izatez, pertsona baten ezgaitu egoeraren aurrean honen edo bere interesen kargu egiten den pertsona.
Aginte judizialak egoera hau ezagutzen badu, honakoak egin ditzake:
- Izatezko zaintzaileari adingabearen edo ezgaituaren pertsona eta ondareari buruzko informazioa eskatu,
- Gauzatutako kudeaketei buruzko informazioa eskatu,
- Egoki irizten dituen kontrol eta zaintza neurriak ezarri.
|itzuli|