
Testua handiago ikusteko zapaldu ctrl tekla eta xaguaren scroll-a giratu
Borondategilegoa
Hurkoa Fundazioak boluntario sare zabal batean du oinarria. Hala ez balitz, ezinezkoa litzateke arreta integral eta pertsonalizatua eskaintzea era batera ala bestera zaintzen dituen pertsonei.
Borondategilegoaren izate eta egitea ulertzeko moduan Cáritas Gipuzkoarekin bat dator.
Profila
Hurkoako boluntarioak gizon zein emakumeak dira, gazte zein heldu, erlijioso zein laiko, osasunaren, zuzenbidearen, arlo sozialaren profesionalak zein etxekoandreak, jubilatuak, langileak, ikasleak eta abar luze bat. Zenbaitzuk parrokia taldeetatik datoz, beste batzuk Elizbarrutiko Cáritas, edo Fundaziora pertsonalki gerturatzen dira.
Motibazio ezberdinak direla eta euren denbora eskaintzen duten pertsonak dira, gehien behar duten pertsona adineko edo ezgaitu mentalekin elkarbanatuz.
Burutzen diren aktibitateak
Eguneko zentroan profesionalekin batera elkarlanean aritzen dira aktibitate eta programa ugari aurrera eramanaz.
Tutela alorrean zerbitzu juridiko, administratibo eta sozialak lagunduz profesionalekin batera. Jarraipen pertsonalizatua eta gertukoa egiten dure, bai etxebizitzatan eta baita erresidentzia, zentro edo ospitaleetan.
Fundazioan integrazioa
Boluntarioek talde ezberdinetan hartzen dute parte eta programazioan, ebaluazioan eta Fundazioak euren esku jartzen duen trebakuntza planean laguntzen dute, bizitza eta Misio komunean pixkanaka txertatuz. Fundazioko profesional baten laguntza eta erreferentziarekin kontatzen dute uneoro eta edozein egoeratan.
GUREKIN ELKARLANEAN ARITU NAHI BADUZU, JAR ZAITEZ HARREMANETAN